SMPlayer-ek orain mpv sostengatzen du

SMPlayer-ek orain biekin egin dezake lan, MPlayer edo mpv. Baina... zer dira MPlayer eta mpv?

SMPlayer-ek ezin ditu bera irakurtzen multimedia agiriak. multimedia gailua erabiltzen du multimedia irakurtzeko. Orain arte SMPlayer-ek MPlayer multimedia gailua bakarrik erabili du. Baina orain mpv ere erabili daiteke.

Zer da mpv?

mpv MPlayer-en ohinarrituta dago eta ezaugarri berriak eta akats zuzenketak eskaintzen ditu.

Bere ezaugarri interesgarrienetako batzuk:

  • Bi azpidatzi batera erakusteko aukera
  • Irakurri bideoak, Youtube, DailyMotion, Vimeo, Vovo eta beste gune askotatik.
  • MKV antolatutako atalentzako sostengua
  • Bilaketa zehatza
  • Jatorrizko sostengua VAAPI eta VDA-rako. Hobetuta VDPAU
  • Sostengu hobea ikusleiho-argazkiak hartzeko
  • Frame urratsa atzera
Klikatu hemen mpv-ren ezaugarri zerrenda xehetu bat ikusteko

Nola ezarri mpv

Windows

Windows ezartzaileak orain zein multimedia gailu ezartzea hautatzea ahalbidetzen du. Besterik gabe klikatu "Multimedia gailua" eta zihurtatu mpv hautatzen duzula.
The SMPlayer installer

Linux

Ikusi http://mpv.io/installation/ zure distro-rako azken mpv bertsioa lortzeko.
Ubuntu 12.04 (Precise) eta 14.04 (Trusty) erabiltzaileek mpv 0.15.0 -> PPA hau-tik lortu dezakete.

Nola gaitu mpv SMPlayer-en

mpv erabiltzeko MPlayer-en ordez, ireki SMPlayer-en hobespenak elkarrizketa, eta hautatu mpv multimedia gailu bezala Orokorra hegatsean.

Select mpv in preferences