SMPlayer, multimedia irakurgailu aske bat kodekak barne-eraikita eta Youtube bideoak irakurri eta jeitsi ditzakeela
SMPlayer

Multimedia Irakurgailu Askea kodek-ekin eta Youtube sostenguarekin

Jeitsi SMPlayer dohainik

Begirada azkar bat SMPlayerri

SMPlayer kodekak barne-eraikita dituen Windows eta Linux-rako multimedia irakurgailu askea da, ia bideo eta audio heuskarri guztiak irakurri ditzake. Ez du kanpoko kodekik behar. Besterik gabe ezarri SMPlayer eta heuskarri guztiak irakurtzeko gai izango zara kodek paketeak bilatu eta ezarri beharraren eragozpenik gabe.

SMPlayerren ezaugarri interesgarrienetako bat: irakurtzen dituzun agiri guztien ezarpenak gogoratzen ditu. Horrela filma bat ikusten hasten zara baina utzi beharra duzu... ez kezkatu, filma berriro irekitzen duzunean utzitako puntu berean berrekingo du, eta ezarpen berdinekin: audioa, bidea, azpidatziak, bolumena...

SMPlayer MPlayer sari-irabazlearentzako erabiltzaile interfaze grafika (EIG) bat da, zeina audio eta bideo heuskarri ezagun gehienak irakurtzeko gai da. Baina MPlayerren aukera arrunt eta erabilgarrienetarako sarbidea eskaintzeaz gain, SMPlayerrek beste ezaugarri interesgarri batzuk gehitzen ditu, Youtube bideoak irakurtzeko aukera edo azpidatziak jeistea bezalakoak.

Multimedia heuskarri guztiak irakutzen ditu

SMPlayerrek heuskarri eta kodek ezagun gehienak sostengatzen ditu: avi, mp4, mkv, mpeg, mov, divx, h.264... guztiak irakurri ditzakezu, barne-eraikitako kodekei esker. Ez duzu hirugarrenen kodekik bilatu eta ezarri beharrik. Ikusi sostengaturiko heuskarri guztien zerrenda bat

Irakurri eta jeitsi Youtube bideoak

SMPlayerrek tresna erraz bat baneratzen du Youtube bideoak bilatu, irakurri eta jeistea ahalbidetzen duena. Jakin gehiago

Azalak

SMPlayer azal eta ikur azalgai ugari dakartza, hortaz erraz aldatu dezakezu irakurgailuaren irudia.

Azpidatzi jeisketa

SMPlayerrek azpidatziak bilatu eta jeitsi ditzake opensubtitles.org-tik.

Ezaugarri aurreratuak

SMPlayerrek ezaugarri aurreratu ugari barneratzen ditu, bideo eta audio iragazkiak, irakurketa abiadura aldaketa, audio eta azpidatzi atzerapen zehaztea, bideo ekualizagailua... eta beste asko bezalakoak.

Zeure hizkuntzan

SMPlayer 30 hizkuntza baino gehiagotan dago eskuragarri, barne Espainiera, Alemaniera, Frantziera, Italiera, Errusiera, Txinera, Japoniera...

Plataforma-anitzekoa

SMPlayer eskuragarri dago Windows eta Linux-rako. SMPlayer bateragarria da Windows XP/2003/Vista/Server 2008/7/8-rekin.

Askea eta iturburu irekikoa

SMPlayer askea eta iturburu irekikoa da. SMPlayer GPL Baimenpean dago.

MPlayer

SMPlayerrek MPlayer sari-irabazlea erabiltzen du irakurketa gailu bezala, zeina munduko irakurgailu hoberenetako bat da. Jakin gehiago

Jeitsi SMPlayer dohainik