
SMPlayer kodekak barne-eraikita dituen Windows eta Linux-rako multimedia irakurgailu askea da, ia bideo eta audio heuskarri guztiak irakurri ditzake. Ez du kanpoko kodekik behar. Besterik gabe ezarri SMPlayer eta heuskarri guztiak irakurtzeko gai izango zara kodek paketeak bilatu eta ezarri beharraren eragozpenik gabe.
SMPlayerren ezaugarri interesgarrienetako bat: irakurtzen dituzun agiri guztien ezarpenak gogoratzen ditu. Horrela filma bat ikusten hasten zara baina utzi beharra duzu... ez kezkatu, filma berriro irekitzen duzunean utzitako puntu berean berrekingo du, eta ezarpen berdinekin: audioa, bidea, azpidatziak, bolumena...
SMPlayer MPlayer sari-irabazlearentzako erabiltzaile interfaze grafika (EIG) bat da, zeina audio eta bideo heuskarri ezagun gehienak irakurtzeko gai da. Baina MPlayerren aukera arrunt eta erabilgarrienetarako sarbidea eskaintzeaz gain, SMPlayerrek beste ezaugarri interesgarri batzuk gehitzen ditu, Youtube bideoak irakurtzeko aukera edo azpidatziak jeistea bezalakoak.
SMPlayerrek heuskarri eta kodek ezagun gehienak sostengatzen ditu: avi, mp4, mkv, mpeg, mov, divx, h.264... guztiak irakurri ditzakezu, barne-eraikitako kodekei esker. Ez duzu hirugarrenen kodekik bilatu eta ezarri beharrik. Ikusi sostengaturiko heuskarri guztien zerrenda bat
SMPlayerrek tresna erraz bat baneratzen du Youtube bideoak bilatu, irakurri eta jeistea ahalbidetzen duena. Jakin gehiago
SMPlayer azal eta ikur azalgai ugari dakartza, hortaz erraz aldatu dezakezu irakurgailuaren irudia.
SMPlayerrek azpidatziak bilatu eta jeitsi ditzake opensubtitles.org-tik.
SMPlayerrek ezaugarri aurreratu ugari barneratzen ditu, bideo eta audio iragazkiak, irakurketa abiadura aldaketa, audio eta azpidatzi atzerapen zehaztea, bideo ekualizagailua... eta beste asko bezalakoak.
SMPlayer 30 hizkuntza baino gehiagotan dago eskuragarri, barne Espainiera, Alemaniera, Frantziera, Italiera, Errusiera, Txinera, Japoniera...
SMPlayer eskuragarri dago Windows eta Linux-rako. SMPlayer bateragarria da Windows XP/2003/Vista/Server 2008/7/8-rekin.
SMPlayer askea eta iturburu irekikoa da. SMPlayer GPL Baimenpean dago.
SMPlayerrek MPlayer sari-irabazlea erabiltzen du irakurketa gailu bezala, zeina munduko irakurgailu hoberenetako bat da. Jakin gehiago