Lehen urratsak SMPlayer-ekin

Mila esker SMPlayer ezartzeagaitik. SMPlayer taldeak gure irakurgailua gogoko izango duzula itxaroten du. Hemen SMPlayer erabiltzen hasteko gida azkar bat aurkituko duzu.


SMPlayer 17.3.0 argitaratu da
klikatu hemen zer berri dagoen ikusteko

Ezaugarri berriak

Irakurri Chromecast-en

Bideo bat Chromecast-en irakurtzeko hautatu besterik gabe "Irakurri Chromecast-en" Irakurri menutik. Honek SMPlayer-en Chromecast aginte orrialdea irekiko du zure web nabigatzailean bideoaren URL-arekin. Web orrialde hau zure Chromecast gailuarekin komunikatu daiteke. Elkartu/eten, hasi irakurketa eta irakurri, pausatu, bolumena, bilaketa... aginteak aurkituko dituzu bertan. Irakurketa mugikor-adimentsu edo tableta batekin ere agindu dezakezu orrialdean QR kodea eskaneatuz. Ezaugarri honi buruzko argibide gehiago hemen.

Bidali bideoa kanpoko ikusleiho batera

Bideoa ordenagailura elkartutako bigarren ikusleiho batera bidali daiteke, aplikazioa ordenagailuaren ikusleihotik agintzen den bitartean. Besterik gabe hautatu "Bidali bideoa ikusleihora" aukera Bideo menutik eta hautatu ikusleihoa.


Ohinarrizkoa

Irakurri filma agiri bat

Agiri bat irekitzeko, klikatu tresnabarrako lehen botoia edo hautatu Agiria... aukera Ireki menuan. SMPlayer-ek sostengatzen dituen edozein heuskarriko agiria hautatu dezakezu, avi, mp4, mkv, ts, mpg... Filma irakurtzen hasiko da. Irakurgailuaren beherengo agintea erabili dezakezu pausatzeko, atzerabiltzeko, bilatzeko...

Open a file using the toolbar button
Open a file using the Open menu

Ikusleiho-osoko modura aldatzeko, klikatu ikusleiho-osoa botoia (fullscreen button) aginte barran edo sakatu F. Ikusleiho-osoko moduan, sagua ikusleihoaren beherenean mugitzen duzunean gaineko aginte bat agertuko da. Leiho modura itzultzeko, klikatu ikusleiho-osoa botoia gaineko agintean edo sakatu F edo ESC. Edozein unetan bideoan eskuin-klikatu dezakezu ere hitzinguru menu bat izateko.

Oso erraza da audio bidea, azpidatzia hautatzea, bideo iragazki bat gaitzea, irakurketa abiadura aldatzea... besterik gabe esploratu irakurgailuaren menuak.

Irakurri Youtube bideoak

Youtube bideo bat irakurtzeko, besterik gabe hautatu Youtube nabigatzailea Aukerak menuan. Honek Youtube nabigatzailea leihoa irekiko du. Tresna honek bideo ezagunenak, ikusienak eta mailatuenak artean bilatzea ahalbidetzen dizu. Bideo bat bilatu dezakezu leihoaren behealdeko bilaketa eremuan hitz bat idatziz. Bideo bat irakurtzeko, egin klik bikoitza bertan.

Garrantzitsua VEVO bideoek irakurketan huts egiten badute, mesedez hautatu Eguneratu Youtube kodea aukera Laguntza menuan, eta saiatu berriro.

Jeitsi azpidatziak

SMPlayer-ek azpidatziak bilatu eta jeitsi ditzake zuretzat. Besterik gabe ireki bideo bat eta hautatu Bilatu azpidatziak hemen: opensubtitles.org Azpidatziak menuan. Leiho berri bat agertuko da azpidatzi eskuragarrien zerrenda batekin. Besterik gabe hautatu jeistea nahi duzun azpidatzia eta klikatu Jeitsi botoia. Azpidatzi agiria berezgaitasunez jeitsi eta erakutsiko da bideoan.

Aldatu azala

Azala oso erraz aldatu dezakezu. Klikatu bihurkin botoia (screwdriver button) tresnabarran edo hautatu Hobespenak aukera Aukerak menuan. Honek hobespen elkarrizketa irekiko du. Orain klikatu Interfazea atala ezkerrean. Orain hautatu EIG azalgarria EIG aukeran. Azkenik hautatu erabiltzea nahi duzun azala Azala aukeran.

Txikirudi sortzailea

SMPlayerrek txikirudi sortzaile bat barneratzen du, honek bideoaren aurreikuspen bat ikustea ahalbidetzen dizu. Erabiltzeko oso erraza da: ireki bideo bat eta hautatu Txikirudi Sortzailea Bideoa menuan.

Hobetu egintza

Arazoren bat baduzu HD bideoak irakurtzeko egintza hobetu dezakezu hurrengo aholku hauek jarraituz:

  • Nukleo-anitzeko prozesagailu bat baduzu: hautatu Hobespenak Aukerak menuan. Honek hobespen elkarrizketa irekiko du. Joan Performantzia atalera. Orain gehitu "dekodeaketa hariak" zure ordenagailuaren nukleo zenbatekoaren arabera (2 nukleo badituzu, hautatu 2 hari. 4 nukleo badituzu, 4 hari hautatu ditzakezu, eta horrela).
  • Ez baduzu nukle-anitzeko prozesagailua: hautatu Hobespenak Aukerak menuan. Honek hobespen elkarrizketa irekiko du. Joan Performantzia atalera. Hautatu "Ahalbidetu frame erorketa" aukera. Honek A/B aldib. heusten lagunduko du, baina zenbait bideo heuskarrirekin bideoa hondatzea eragin dezake. Esperimentatu dezakezu ere H.264 "bigizta iragazkia" aukerarekin.
SMPlayer sostengatu dezakezu dirulaguntza txiki bat emanez.

blog Jakin gauza interesgarriak SMPlayer-eri buruz hemen: gure bloga.