Sarri Egindako Galderak

Oso erraza da. Ireki bideo bat eta hautatu "Bilatu azpidatziak hemen: opensubtitles.org" aukera azpidatziak menuan. Leiho berri bat erakutsiko da irakurtzen ari zaren bideoarekin bat datozen azpidatzien zerrendarekin. Hautatu bat eta klikatu Jeitsi botoia. Azpidatzi agiria jeitsi eta bideoan erakutsiko da.

Txartel eta bideo gidagailu batzuekin bideo ekualizagailu hardwareak ezin du lan egin. Joan Hobespenak -> Orokorra -> Bideoa eta gaitu software ekualizagailua.

Joan Gidagailu atalera hobespenetan eta hautatu "Gaitu DVD menuak (Esperimentala)" aukera eta ezarri zure DVD gidagailua.

Joan SMPlayer hobespenetara, hautatu Interfazea atala, orduan hautatu "EIG azalgarria". Orain azal askoren artean hautatu dezakezu. Linux-en smplayer-azalak paketea ezarri behar duzu.

SMPlayer-en itxurapen agiriak aurkitzeko bide errazena Laguntza menuan "Ireki itxurapen agiritegia" aukera hautatzea da. Oraingo itxurapena ezabatzea eta berezko ezarpenekin hastea nahi baduzu, ezabatu smplayer.ini agiria (garrantzitsua: zihurtatu SMPlayer ez dagoela ekinean agiria ezabatzen duzunean).

Bi aplikazio ezberdinek egiten dute lan elkarrekin. SMPlayer ez da multimedia irakurgailua... MPlayer da. MPlayer komando-lerro aplikazio bat da, ez du menurik edo botoirik. Teklatuarekin agintzen da. Hortaz ez da erabiltzaile askoren gogokoa, grafika interfaze ugari garatu dira, eta SMPlayer hauetako bat da. Hortaz MPlayer da irakurketa gailua, SMPlayer-ek botoiak, menuak, elkarrizketak eta horrelakoak gehitzen ditu. Windows paketeak jadanik badakar MPlayer eraiketa bat SMPlayer-ekin batera.

Ezin baduzu hizki-kode bereziekin edo ez-Ingelerazkoekin agiririk ireki, gaitu Bidali agirizen laburrak (8+3) MPlayerri. Aukerak -> Hobespenak -> Aurreratua arazo honen inguruan lan egiteko.
Eguneraketa: MPlayer-en bertsio berrienak ez du arazo hau gehiago.

Ezgaitu 'Marraztu bideoa xerrak erabiliz' hemen, Hobespenak => Orokorra => Bideoa

Hari-anitzeko dekodeaketak MPlayerren edo FFmpeg-mt eraiketa berri bat behar du Linuxen. MPlayer2-k berezgaitasunez erabiltzen ditu nukleo guztiak, baina MPlayerrek eskuzko zehazpena behar du. Dekodeaketarako hari zenbatekoa hemen zehaztu dezakezu: Hobespenak -> Performantzia. Ezarri hau zure ordenagailuak dituen nukleo (eta hariak hyperthreaded Intel CPU-en kasuan) zenbatekoaren berdin edo gutxiagon. Ezarri zure CPU-ak duen gaitasunaren bezain handia edo ez du eraginik izango.

Hautatu "Gehitu hertz beltzak" aukera bideo iragazkiak menuan.

Bai. UMPlayer SMPlayer 0.6.9-tik sortutako adar bat zen. Honek ezaugarri berri ugari gehitu ditu, azal berriak eta Youtube eta SHOUTcast sostengua bezalakoak. Ezaugarri hauetako asko orain SMPlayer-en barne ere badaude.
UMPlayer egitasmoak hilda dirudi (ez da eguneratu duela hilabete askotik hona) eta 0.98 bertsioak ezin ditu Youtube bideoak gehiago irakurri, hortaz UMPlayer erabiltzailea bazara gomendagarria da SMPlayer-era aldatzea. Gainera SMPlayer-ek UMPlayer-ek ez dituen ezaugarri berriak ditu.

Hau gertatzen da directx bideo gidagailu bezala erabiltzerakoan (Hobespenak -> Orokorra -> Bideoa). Aldatu dezakezu hona: gl, gl2 edo direct3d.

Aukera batzuek MPlayer prozesua gelditu eta parametro berriekin berrabiaraztea behar dute. Horregaitik eteten da une batez.